Joan orriko edukira

Datu-babes politika

Lokalerako sarbidea eta bideozaintza

1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuak Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA, S.M.E. sozietateak tratatuko ditu. (aurrerantzean, CORREOS), IFZ: A83052407; helbide soziala: CONDE DE PEÑALVER kalea 19, 28006.

Gure web orrialdean, Datu-Babes Ordezkariaren izendapenaren berri emango dizugu eta harekin harremanetan jarri ahal izango zara helbide elektroniko honen bidez: dpdgrupocorreos@correos.com

2. Zein helbururekin eta zein legitimazio aintzat hartuta tratatzen ditugu zure datuak?

Zure datuen tratamenduaren helburua (i) bisita-araubidea eta lokalerako sarbidea kontrolatzea da. Horretarako, beharrezkoa da zure nortasuna egiaztatzea identifikazio-agiriaren bidez eta baita zure bisita gure aplikazio informatikoetan erregistratzea, CORREOSen interes legitimoa oinarritzat hartuta, instalazioen segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, (ii) CORREOSek bideozaintza-sistemen bidez lortutako irudiak tratatuko ditu, pertsonen, ondasunen edo instalazioen segurtasuna zaintzeko, interes publikoa oinarritzat hartuta. (iii) Aurreko xedeez gain, CORREOSek bideozaintza kameretatik lortutako datuak tratatuko ditu enpresak kontrolatzeko, Langileen Estatutuaren 20.3 artikuluan eta funtzio publikoari buruzko legerian aurreikusitako funtzioak betetzen dituztela bermatzeko, betiere legeria errespetatuz eta horren mugak kontuan hartuz. Horri dagokionez, kameren irudiak laneko edo zerbitzuko betebeharrak ez direla betetzen edo legez kontrako beste edozein ekintza burutzen dela egiaztatzeko erabil daitezke. Hori guztia, uneoro indarrean dagoen araudia aintzat hartuz eta oinarrizko eskubideak errespetatuz.

3. Zein datu mota tratatzen dugu?

Bisita-araubidea eta lokalerako sarbidea kontrolatzeko, nortasun-agiri frogagarrian (NAN edo baliokidea) jasotako datuak tratatuko dira. Horrez gain, bisita arrazoituko da eta, hala badagokio, bisitariak lan egiten duen enpresa eta CORREOSeko harremanetarako pertsona identifikatuko dira.

Kontrol-helburua betetzeko, lokalera sartzen diren edo bertara sartzen saiatzen diren pertsonen irudiak tratatuko dira, horretarako jarritako kameren bidez.

4. Nori ematen dizkiogu zure datuak?

CORREOSek tratatutako datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei edota agintari judizialei izan ezik, baldin eta:

– Pertsonen, ondasunen edo instalazioen segurtasunaren aurkako ekintza bat burutu bada eta, hori ikertzeko, haren datuak tratatu behar badira.

– Jakinarazpen hori beharrezkoa izanez gero indarrean dagoen araudia betetzeko (adibidez, Errekerimendu judiziala izanez gero).

Hala badagokio, bideozaintza-kamerek grabatutako irudi jakin batzuk eskuratzea posible izango da partikular baten kasuan, behar bezala egiaztatu eta arrazoituz gero, zenbait  epai- edo kontratu-ekintza gauzatu ahal izateko.

5. Zenbat denbora gordetzen ditugu zure datuak?

Sarbide-kontrolean eta bideozaintza-sistemen bidez lortutako datuak, gehienez eskuratzen direnetik 15 egunez gordeko dira. Epe hori igarotakoan, ezabatu egingo dira eta ezin izango dira berreskuratu. Epe bera izango da sarbide-erregistroetako datuen kontserbazioari dagokionez.

Hala ere, zure datuak tratatzea beharrezkoa bada pertsonen, ondasunen edo instalazioen segurtasunaren aurkako ekintzaren bat edo lana edo funtzioren bat betetzen ez dela ikertzeko, datu horiek ikerketa-epean gordeko dira.

6. Zeintzuk dira zure eskubideak?

Gure datu-babes araudiak eskubide batzuk ematen dizkizu gure zerbitzuen datu-tratamenduari dagokionez. Ondorengo hauek dira, laburbilduta:

– Eskuragarritasun-eskubidea: Zer datu mota tratatzen ari garen eta egiten ari garen tratamenduaren ezaugarriak ezagutzea.

– Zuzenketa-eskubidea: Zure datuak aldatzea, ez direlako zehatzak edo egiazkoak.

– Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari diren datuen kopia bat formatu elkarreragilean lortu ahal izatea.

– Tratamendua mugatzeko eskubidea, Legean jasotako kasuetan.

– Ezabaketa-eskubidea: Zure datuak ezabatzeko eskatzea, tratamendua beharrezkoa ez denean.

– Aurka egiteko eskubidea eta banakako erabaki automatizatuak

Zure eskubideak erabil ditzakezu ondorengo kanalen bidez, horiek erabiltzeko eskubidea adieraziz eta Nortasun Agiriaren edo baliokidea den dokumentu baten kopia bat eta beharrezkoa izan daitekeen beste edozein dokumentazio erantsiz.

  1. a) Posta-helbidea: CONDE PEÑALVER kalea 19, 28006
  2. b) Helbide elektronikoa: protecciondatos.correos@correos.com

Espainiako Datu-Babes Agentziaren (EDBA) webgunean zure eskubideak erabiltzeko lagungarriak izan daitezkeen hainbat eredu aurki ditzakezu. Gainera, jakinarazten dizugu kontrol-agintaritzan (Espainian, EDBA erreklamazioa jartzeko eskubidea duzula, zure eskubideak urratu direla uste baduzu.