Grupo Correos
1716. urtean jaio ginen, guztion eta guztiontzako zerbitzu publikotzat. Espainiako mezu fisiko eta digitaleko, eta paketeriako hornitzailerik hoberena izatea lortu dugu, eraginkortasunez, kalitatez, eta jasangarritasunez lan egiten. Langilerik hoberenak, lurralde-egoterik handiena, eta ekipamendurik berritzaileenak ditugu. Herritarren, enpresen, eta erakundeen egunerokotasunaren parte gara, eta horien bizitza errazten dugu.
Correos-en aurkezpena
Grupo Correos Correos-ek, eta Correos Express, Correos Express Portugal eta Correos Telecom filialek osatzen dute. Mezu fisiko eta digitalen sektorean gaude, baita paketeriaren merkatuan ere. Urgentea ez den garraioan lehenak gara eta, merkataritza elektronikoaren sektorean, aitzindariak.
Correos GRUPO SEPI-ren parte da. Holding enpresariala da, 15 enpresa zuzenean eta gehiengo partaidetza dutenak osatutakoa, eta 74.000 langile baino gehiango dituztenak. Corporación RTVE-ko akzioduna da, eta tutoretzapeko fundazio publiko bat dauka, baita partizipazio minoritario zuzenak ere bederatzi enpresetan, eta zeharkakoak ehun sozietate baino gehiagotan.
Correos estatuko konpainiarik nagusienetako bat da, neurriagatik, lurralde-nagusitzeagatik, langileengatik, eta azpiegitura fisiko eta digitalengatik.
Horrez gain, legearen arabera lurralde osoan posta-zerbitzu unibertsala eman behar duen operadorea da, eraginkortasunez, kalitatez, eta arrazoizko salneurrian. Izan ere, posta-mezuen jasangarritasunaren alde jokatu behar du, herritar guztientzako.
Correos Espainiako posta-merkatuaren enpresa aitzindaria da, baita paketeria-operadore nagusienetako bat ere, batez ere merkataritza elektronikoan. Bere zerbitzua bikaina, konfiantzazkoa, eta fidagarria da, eta eskaintza globala da, fisikoa zein digitala; beraz, edozein motatako bezeroren beharrak ase ditzake.
Correos Express Grupo Correos-eko paketeria urgenterako enpresa da.
Bere negozio-ereduari esker, delegazioetan oinarrituta, zerbitzuak bizkortasun handia izan dezake, eta kudeaketak segurtasun eta kalitate handiagoak ditu. Zentroen sarearen, eta sailkapenean eta banaketan erabilitako teknologien bidez, bidalketen trazabilitatea eta entrega eraginkorra guztiz berma daiteke, hartzaileari hoberen egokitzeko.
Gainera, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, bezeroen entrega-behar guztiak ase ahal izateko, eta malgutasuna behar duten sektoreetarako berariazko konponbideak eskaintzeko, bakoitzaren balio-katera guztiz moldatzen direnak.
Correos Express Portugal konpainiaren paketeria urgenteko filiala da; horrekin, enpresak bere lehen nazioartekotze-prozesua hasi du. Horrela, Grupo Correos-ek Iberiar penintsulako edozein tokitan eta 24 ordutan bidali eta jaso nahi duten herritarrei zein enpresei erantzun diezaieke, paketeria urgenteko zerbitzu bateratua eskainiz iberiar merkatu osorako, alegia.
Documentación fusión Nexea – Correos
2023an, Correosek bere Nexea filialaren jarduera bereganatu zuen, dokumentuen kudeaketan zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzera dedikatzen dena, enpresen eta haien bezeroen arteko komunikazio masiboetarako.
Prozesu dokumentaletarako soluzio teknologiko pertsonalizatu hauek kanal anitzeko komunikazio-eredu baten bidez eskaintzen dira, euskarri eta formatu mota guztietan, informazioaren segurtasuna, trazabilitatea dokumentala, sistema teknologikoekin erabateko integrazioa eta komunikazioak emateko fidagarritasunaren bermerik handienarekin.
Correos Telecom-ek Grupo Correos-en telekomunikazio-sarea kudeatzen du, eta azpiegitura horien gaineratiko ahalmena merkaturatzen du.
Konpainia ahalmen handiko konektagarritasun-zerbitzuen horniduran espezializatuta dago, baita mezuen eta telekomunikazio-azpiegituren horniduran ere. Bezeroen jarduerari balioa ematen dio malgutasunaren eta berrikuntzaren bidez. Halaber, Grupo Correos-eko beste enpresetara euskarri teknologikoa eskaintzen die, prozesu eragileak hobetzeko eta zerbitzu digital berriak garatzeko.
Egitura antolatzailera jo
Zifra garrantzitsuak
Correos estatuko konpainiarik nagusienetako bat da, neurriagatik, kapilaritateagatik, eta langileengatik.
Txostenak
Egiaztapenak
Segurtasun Politikaren
Grupo Correos elkartearen Segurtasun Politikaren helburua segurtasunaren arloko jarduerak zuzendu behar dituzten helburu eta printzipio orokorrak ezartzea, taldearen pertsona, ondasun eta instalazioen babes eraginkorrari esker.
Politika honek erakusten duenez, segurtasuna da Correos enpresaren antolaketa orokorra eraikitzeko funtsezko zutabeetako bat, helburu hauek lortzen lagundu ahal izateko:
· Erakundea osatzen duten pertsonak eta ondarea babestea, barneko edo kanpoko mehatxuetatik eratorritako arriskuak arintzea ahalbidetuko duen Segurtasuna Kudeatzeko Sistema bat edukita.
· Segurtasun-baldintza egokiak sortzea, taldearen helburuak lortzeko eta operazioekin jarraitzeko.
· Aplikatu beharreko araudia betetzea eta agintaritza eskudunekin lankidetzan aritzea dagokion eremuan.
· Politika hori eta hura garatzen duen arau-esparrua zabaltzea, erakundeko langile guztiei arlo horretako prestakuntza eta kontzientziazioa sustatuz, segurtasuna konpainiaren prozesuen parte izan dadin.
Segurtasun Politikaren
Bikaintasun eta Iraunkortasun Politika
Correos Taldea komunikazio fisiko eta digitalen sektorean eta pakete-bidalketaren merkatuan diharduen enpresa-multzoa da. Sektore horretan gero eta bezero gehiagok balio erantsi handiagoko zerbitzuak eskatzen dituztelarik, horiek soilik bikaintasunaren eta jasangarritasunaren bidez eskaini daitezke.
Jokabide-kode Orokorrean eta politika korporatibo desberdinetan jasota dauden legezkotasuna, zintzotasuna, zuzentasuna eta gardentasuna betetzeko printzipioen arabera, eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Lerrokatze Ereduaren eta enpresaren Jasangarritasunerako Plan Zuzentzailearen barruan, konpromiso hauek hartu ditugu:
- Bezeroekin, prozesuetan eta produktuetan eraginkortasunaren eta berrikuntzaren Zerbitzuaren bikaintasuna etengabe bilatzen dugu, eta gero eta digitalagoa den gizartera egokitutako irtenbide berriak garatzen ditugu.
- Taldean lan egiten duten pertsonekin, haien osasuna eta laneko segurtasuna, etengabeko prestakuntza eta garapen profesional eta pertsonala zainduz.
- Ingurumen-jasangarritasunarekin, ingurumenaren babesa sustatuz, airearen kalitatearen, klima-aldaketaren eta ekonomia zirkularraren arloan helburu zehatzak ezarriz eta helburu horiek Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etortzen direla sustatuz.
- Gizartearekin, gure jarduera egiten dugun komunitateen garapen soziala eta kulturala sustatuz eta haien ongizatea eta aurrerapena bultzatuz.
Bikaintasun eta Iraunkortasun Politika
Arrisku Kontrolatzeko eta Kudeatzeko Politikak
Correos Taldearen Arrisku korporatiboak Kontrolatzeko eta Kudeatzeko Politikak, Administrazio Kontseiluak 2022 an onartutakoak, arriskuak modu sistematikoan eta uniformean identifikatzeko, aztertzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko oinarriak eta jarraibideak ezartzen ditu, honako hau lortuz:
- helburu estrategiko korporatiboak lortzea, sortutako balio ekonomikoa maximizatuz;
- interesa duten talde guztiei berme-maila egokia ematea;
- aplikatzekoa den araudia betetzea;
- eragiketak aurreikusitako segurtasunarekin eta kalitatearekin egiten direla erraztea, zerbitzu publikoaren jarraipena ziurtatuz.
Politikak arriskuak identifikatzeko eta tolerantzia-atarien barruan mantentzeko, eta une bakoitzean arrisku-maila onargarriari buruz erabakitzeko osagaiak errazteko jarraitu beharreko jarraibideak zehazten ditu, horien zeharkakotasuna kontuan hartuta. Horretarako, lau jarduera-printzipiotan oinarritzen da ezarpena: arriskua kudeatzeko joera, barneko kontrol ingurune eraginkorraren bidez; gobernu korporatiboa indartzea; arriskuaren kudeaketa integraleko estrategia eta kultura; eta barneko gardentasuna.
Arrisku Kontrolatzeko eta Kudeatzeko Politika
Informazioaren segurtasun-politika
Informazioaren segurtasuneko gure politikak helburu estrategiko hauek ditu:
- Segurtasun-maila egokiak izatea, konfidentzialtasunari, integritateari, erabilgarritasunari, trazabilitateari eta benetakotasunari dagokienez. Maila horiek bat etorri behar dute negozioaren beharrekin eta gure bezeroen konfiantzarekin.
- Segurtasun-maila egokia ematen duten neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak ezartzea, informazio hori tratatzen duten sistemetara eta prozesuetara iristeko.
- Indarrean dagoen lege-esparrua eta bezeroekin hitzartutako kontratu-baldintzak une oro betetzen direla bermatzea.
- Zibersegurtasunaren kultura sustatzea erakundeko langile guztien artean.
- Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema bat izatea, nazioarteko estandarretan oinarritua, aktibo, prozesu eta zerbitzuei lotutako arriskuak identifikatu, kuantifikatu, lehenetsi eta tratatzeko.
- Informazio-zerbitzuen eta -sistemen jarraitutasunari eusteko behar diren kontingentzia teknologikoko mekanismoak ezartzea, zerbitzu eta sistema horiek denbora-tarte onargarrian berreskuratzea ahalbidetuz.
Informazioaren segurtasun-politikak
2023 koSariak
Gure Historia
Correos-eko zerbitzua orain dela 300 urte baino gehiago hasi zen, garai horretako gizarteak zituen komunikatzeko beharrak asetzeko.
Espainian, erromatarrek antolatu zuten posta. Cursus publicus delako hori Hispania osoan zehar ibiltzen zen bide-sare bikainari esker, eta armadarako edota administratzaile erromatarrentzako mezuak eramaten zituen.
Geroago, Erdi Aroan, Espainia osatzen zuten hainbat erresumak haien posta-sistemak sortu zituzten. Agindupekoak gorte batetik bestera joaten ziren haien erregeen mandatuekin. Merkatariek, erlijio-erakundeek, edo unibertsitate-erakundeek ere haien mezulariak zituzten. Espainiako posta-antolakuntza aldatuz joan zen erresumak batu zirenean Errege-erregina Katolikoen erreinaldian, Amerika aurkitu zenean eta, ondoren, Europan zenbait lurralde menperatu zirenean Karlos I.aren erregealdian.
Aldi berean, Tassis familiari eman zitzaionean postaren pribilegio erreala, bere esku geratu zen posta guztia, bai Espainian baita Europan ere.
XVIII. mendearen hasieran, dinastia aldatu zen, eta harrezkeroztik posta ez zen gehiago erregearen emakida izan, Errenta Erreala baizik.
1716ko uztailaren 8an, Felipe V.ak Juan Tomás de Goyeneche Epaile Superintendente eta Postetxeen Administratzaile Orokorra izendatu zuenean, Correos Estatuaren erantzukizuna bilakatu zen.
Correos izan da XVIII. mendeko Interneta, hemeretzigarren mendeko modernizazioaren banderaduna, eta XX. mendeko abangoardia teknologikoa; XXI. mendearen hasieran, estatuko mezu fisiko eta digital, eta paketeria zerbitzuen hornitzailerik hoberena izaten ari da.
Kronologia
Hiru mende baino gehiagoko historia
2019
Penintsulako lehen operadorearen sorkuntza, eta nazioarteko hedapena Asiako hego-ekialdera.
2018
Bulego-kontzeptu berriaren finkatzea estatuan, herritarrentzako, erakundeetarako, eta enpresetarako zerbitzu berrien bidez.
2017
CorreosLabs berrikuntza-zentroaren inaugurazioa.
2016
Correos-ek 300 urte bete ditu, bere ikuspegiari eta etorkizunerako gaitasunari eutsiz.
2015
Enpresa txiki eta ertainetarako ecommerce-konponbideen sorkuntza, Comandia.
2014
CityPaq paketeria-gailu automatikoen, eta bulego-eredu berriaren inaugurazioa.
2003
Posta-bulego Birtualaren irekiera.
2002
Logistika-zentro handiek osatzen duten sarearen automatizazioa.
1998
Lehenengo webgunea.
1996
Espainiako auto elektriko lehen prototipoa, banaketarako (Zeus).
1990
Bulego-sarearen informatizazioa.
1981
Posta-kodearen asmaketa.
1962
Etxeko postontzien instalazioa.
1911
Zerbitzu berritzaileen ezarpena (gutun urgentea, igorpenak, eta diru-itzultzeak, besteak beste).
1889
Correos-eko Langileen Kidegoaren hasiera.
1884
Estatuko lehen telefono-zerbitzu publikoa.
1882
Emakumeak langile sartzea.
1870
Eguneroko posta-banaketa.
1855
Lehen posta ibiltarirako garraiatzearen ezarpena. Telegrafoen Kidegoaren sorkuntza.
1850
Gutunak bidaltzeko gure garraio-flotaren sorkuntza, eta zigilua ordaintzeko modutzat.
1762
Lehen postontzi-ahoen instalazioa.
1756
Postari-ogibidearen sorkuntza.
1755
Tarifen arrazionalizazioa, eta Zerrenda, Posta-kutxa, Inprimaki, eta Egunkari zerbitzuen sorkuntza.