Sartzeko eskaera
Sartzeko eskubidea erabiltzeko prozedura dagokion eskaera aurkezten denean hasiko da. Horretan, honako datu hauek gehitu beharko dira: eskatzailearen nortasuna, eskatzen duen informazioa, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea eta, bere kasuan, eskatu duen informazioa eskuratzeko nahiago duen modua.
Eskaera guztietan honako informazio hau gehitu beharko duzu: izen-abizenak; NANaren edo pasaportearen fotokopia edo, posta elektronikoaren bidez bidaltzen diren eskaeretarako, sinadura elektronikoa; eskatutako informazioa; eta erantzuna jaso nahi duzun helbide elektronikoa edo posta-helbidea.
Eskaera gure produktuei buruz informazioa jasotzeko, bidalketa bati buruz, edo kexa edo erreklamazio bat jartzeko egin nahi baduzu, “Bezeroaren arreta” atalean eskuragarri dagoen inprimakia erabili behar duzu.
Informazio publikoaren sarrerarako eskaeran jakinarazten dizkiguzun datu pertsonalak Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E sozietateak (hemendik aurrera, “Correos”), IFK A-83052407 eta egoitza soziala Vía Dublín nº 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madril (Espainia) dituena, tratatuko ditu, informazio publikoaren sarrerarako eskaera kudeatzeko, izapidetzeko, eta horretaz arduratzeko. Tratamenduaren oinarri juridikoa 19/2013 Legea da, baita zure eskaera ere. Horrez gain, gure legezko interesean oinarrituta, datuak erabiliko ditugu, bananduta edota izengabe, Correos-eko Gardentasun-atariari buruzko zifra-txostenak edo txosten estatistikoak egiteko. Datu horiek bitartekoei emango zaizkie legezko obligazioa dagoenean. Zure sartzeko eskaeraz arduratu ondoren, edo zure datuen tratamendua aipatutako helbururako beharrezkoa ez denean, Correos-ek blokeatuko eta, jarraian, ezabatuko ditu. Datuen sarbide, zuzenketa, ezabapen, aurkaritza, mugaketa, edo eramangarritasun eskubideak erabil ditzakezu lehen adierazitako posta-helbidean edo derechos.protecciondatos.correos@correos.com helbide elektronikoan eskatuz. NANaren kopia ere bidali behar duzu. Horrez gain, kexa bat AEPD-ren aurrean jar dezakezula jakinarazten dizugu. Correos-eko datuen babeserako ordezkariarekin (DPD edo DPO) ere jar zaitezke harremanetan, honako helbide elektroniko honen bidez: dpdgrupocorreos@correos.com. Zure datuen tratamenduari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu hemen.