Joan orriko edukira

Ordainsariak, kalte-ordainak, eta bateragarritasunak

Arduradun gorenen ordainsariak eta kalte-ordainak

Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legearen arabera, presidentea da goi-kargu bakarra, eta bat dator konpainiako arduradun nagusia izatearekin.

Martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuak, enpresa-sektore publikoko eta beste erakunde batzuetako arduradun gorenen eta zuzendarien ordainsari-erregimena jasotzen duenak, eta hura garatzen duen Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren 2012ko martxoaren 30eko Aginduak arautzen dituzte ordainsariak.

Correoseko presidenteak 185.725,05 euroko ordainsari gordina jaso zuen 2024an. Horren baitan sartzen dira zerbitzu berezietako administrazio-egoerako funtzionario gisa sortutako 12 hirurteko.

PDF dokumentu honetan, presidenteak aurreko urteetan jasotako ordainsari eta kalte-ordainak jaso dira:

2017-2024 aldiko ordainsariak eta kalte-ordainak

Retribuciones 2017-2024

Bateragarritasunak

Bateraezintasunen araubidea abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoan, eta apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuan, Estatuko Administrazioaren, Gizarte Segurantzaren eta menpeko erakunde eta enpresen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoan, araututa dago.

Bateragarritasun-ebazpenei buruzko informazioa Estatuko Administrazio Orokorraren Gardentasun Atarian kontsulta daiteke: