Joan orriko edukira

Pribatutasuna

Webgunearen pribatutasuna

Grupo Correos-eko enpresa guztietarako oso garrantzitsua da zure pribatutasuna errespetatzea, eta datuen babesari buruzko araudia betetzea.

Gure nahia zure datuak zertarako erabiltzen ditugun, edo erabili nahi ditugun, zuk jakitea da, baita zeintzuk diren zure eskubideak ere. Helburu hori lortzeko, datuen babesari buruzko honako zehaztapen hauek (“Webgunearen pribatutasun-politika”) idatzi ditugu, edozein erabiltzaile gure webgunean, www.correos.com, horren azpidomeinuetan, edo pribatutasun-politika hau agertzen den Correos-eko beste webguneetan ibiltzen ari denean datuen prozesamendua arautzen dituena.

Honako webgunearen pribatutasun-politika hau aldatu ahal izango da etorkizunean gertatzen diren legegintza- edo jurisprudentzia-aldaketetara legez moldatzeko, baita industriaren jardunbideetara moldatzeko ere. Nolanahi ere, erabiltzailearen datuen prozesamendua nabigatzeko momentuan indarrean zegoen datuen babesari buruzko politikak arautuko du.

Nork prozesatuko ditu zeure datuak?

Prozesamenduaren arduraduna “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E” sozietatea da (hemendik aurrera, “Correos”), IFK A-83052407 eta egoitza soziala Vía Dublín nº 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madril (Espainia) dituena.

Prozesamendua modu egokian egiten dela ziurtatzeko, Correos-ek datuen babeserako ordezkaria (DPD edo DPO, gaztelaniaz) izendatu du; berarekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektroniko honetan: dpdgrupocorreos@correos.com

Zertarako prozesatuko dira zeure datuak, eta zergatik?

Erabiltzailearen datu pertsonalak honako helburu hauek lortzeko erabiliko dira:

– Gure webgunean nabigatu ahal izateko.

– Gure cookie politika onartzen baduzu: Nabigazioa aztertu webgunearen egitura eta diseinua optimizatzeko (adibidez, webgunearen zein atalek jasotzen dituzte bisita gehiago, zein da egonaldiaren batezbesteko denbora…), eta jokaeraren araberako edota neurrirako publizitatea egiteko.

Azkenik, gure webgunean eskuragarri daude zenbait inprimaki gure produktu edota zerbitzuei buruzko informazioa eskatzeko, horiek kontratatzeko, edo edozein arrazoirengatik gurekin harremanetan jartzeko (besteak beste, zure curriculuma bidaltzeko, edo jokabide-kodearen haustea jakinarazteko). Inprimakiak erabiltzen badituzu, bertan jakinarazitako datuak eskaera bideratzeko erabiliko dira. Nolanahi ere, webguneko inprimakiak erabili baino lehen, zure datuak nola prozesatuko diren jakinaraziko zaizu -webgunearen pribatutasun-politika honetan aurreikusten den prozesamendu bera ez bada-, eta kasu bakoitzean behar diren baimenak eskatuko zaizkizu.

Zer-nolako datuak prozesatuko dira?

Gure webgunean zehar nabigatzearen ondorioz lortzen diren datu pertsonalak prozesatuko ditugu, honako hauek barne:

Erabiltzaileak zuzenean emandako datuak:

Gure webgunean nabigatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Hala ere, webgunean ibiltzen zarenean, gure zerbitzariek normalean informazioa biltzen dute, besteak beste, IP helbidea, sartu zaren jatorrizko domeinua, bisitaren data eta ordua, eta abar.

Beste alde batetik, webgunearen zenbait funtzionaltasunek informazio gehigarria jakinaraztea eskatzen dute, dagokion inprimakiaren bitartez (adibidez, izen-abizenak, harremanetan jartzeko helbidea edo helbide elektronikoa, telefonoa…).

Aurkakoa zehazten ez bada, inprimakian agertzen diren eremu guztiak derrigorrez bete beharko dira; beraz, informazio gabeziak eskaera bideratzea eragotziko du.

Erabiltzaileak zeharka emandako datuak:

Zure nabigazioaren bidez, gailuan hainbat cookie instala daitezke, gure cookie politikan zehazten denaren arabera.

Datuak bitartekoei jakinaraziko zaizkie?

Orokorrean, zure datuak ez dizkiogu Correos ez den inori jakinaraziko. Hala ere, honako salbuespen hauek gerta daitezke:

– Legea betetzeko, agian zure datuak bitartekoei jakinarazi beharko dizkiegu, besteak beste, administrazio publikoei (adibidez, Estatuko segurtasuneko indar eta kidegoei), edo epaitegiei.

– Webgunearen bidez egiten den nabigaziorako zerbitzurik hoberena eskaintzeko, eta zure eskaera bideratzeko, agian zure datuak jakinarazi beharko dizkiegu Grupo Correos-eko beste enpresa batzuei, batez ere honako sektore hauetan daudenak: paketeria, posta-zerbitzuaren balio erantsita, logistika, marketin, eta telekomunikazioa. Adibidez, marketin zuzenerako kanal anitzeko soluzioei buruzko informazioa eskatzen baduzu, zure datuak NEXEA Gestión Documental S.A., S.M.E enpresari jakinaraziko dizkiogu erantzuna bideratzeko.

Zenbat denboraz prozesatuko dira zure datuak?

Datu pertsonalak bakarrik gordeko dira webgunetik ibiltzeko, zure nabigazioa aztertzeko (cookie politika onartu baduzu), edo webgunearen bidez zerbitzu-eskaerak bideratzeko epean zehar. Beharrezkoak ez direnean, datuak ezabatuko dira, datuen babesari buruzko araudiari jarraituz. Horrek esan nahi du blokeatuko direla, eta bakarrik egongo dira eskuragai epaileek eta auzitegiek, Ministerio Fiskalak, edo Administrazio Publiko eskudunek eskatzen badituzte, eratorritako akzioen preskripzio-epean zehar; blokeatzeko epea igaro ondoren, guztiz ezabatuko dira. Adibidez, ohizko kasuetan preskripzio-epea 3 urtetakoa izango da, datuen babesari buruzko araudiaren arabera.

Nolanahi ere, kontratuzko harremana bukatu ondoren amaitu gabeko auziak badaude, datuak gorde ahal izango dira prozesu-izapidean zehar, eta bakarrik xede frogagarriarekin, behin betiko ebazpena egin ez bada. Behin betiko ebazpena egiten denean, blokeatuko dira eta, gero, ezabatu.

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Une bakoitzean aplikagarria den datuen babesari buruzko araudian aitortzen badira, zure datuen prozesamenduarekin lotuta dauden honako eskubide hauek erabili ahal izango dituzu:

– Sarbide-eskubidea: zer-nolako datuak prozesatzen ari garen, eta burutzen ari garen prozesamenduaren ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzu.

– Zuzenketa-eskubidea: datuen aldaketa eskatu ahal izango duzu okerrak edo gezurrezkoak direlako.

– Eramangarritasun-eskubidea: prozesatzen ari diren datuen kopia eskuratu ahal izango duzu, formatu eraginkorrean.

– Prozesamenduaren mugaketarako eskubidea: Legeak zehazten dituen kasuetan zure datuen prozesamendua mugatu ahal izango duzu.

– Aurkaritza-eskubidea: zure datuen prozesamenduaren aurka jar zaitezke, eta jakinarazpen komertzialen bidalketa gelditzea eska dezakezu.

– Ezabapen-eskubidea: zure datuak ezabatzea eskatu ahal izango duzu, prozesamendua beharrezkoa ez denean.

– Emandako baimena atzera botatzeko eskubidea.

Zure eskubideak honako bide hauetatik erabil ditzakezu, erabiliko duzun eskubidea zehaztuz, eta Nortasun-agiri Nazionalaren edo dokumentu baliokidearen kopia bat bidaliz; egokia den bestelako dokumentazioa ere bidali dezakezu:

Helbidea: Vía Dublín nº 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madrid (Espainia)

Helbide elektronikoa: derechos.protecciondatos.correos@correos.com

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD, gaztelaniaz) webgunean, hainbat eredu aurki ditzakezu, zure eskubideak erabiltzen lagunduko dizutenak. Halaber, zure eskubideak urratu direla uste baduzu, kontrol-agintaritzaren aurrean (Espainian, AEPD) erreklamazio bat egiteko eskubidea daukazu.